Kekuleren ametsa

Bentzenoaren egitura posiblea amets batean bururatu omen zitzaion Kekule kimikari handiari. Ametsetan bere buztanari kosk egiten zion sugea ikusi omen zuen Kekulek eta ideia horretatik otu zitzaion 6 karbono-atomoz osatutako eraztun itxurako egitura. Gaur egun egitura hori ez dugu ametsetan ikusi beharrik.

Teknikaren aurrerabideei esker zuzen-zuzenean ikus dezakegu. Argazkian, Kaliforniako San Josen dagoen IBM Research Center delakoan tunel efektuzko mikroskopio elektronikoz lortutako bentzeno-irudia dago.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila