Kanaleko tunela

Mantxako kanaleko tunelaren lanak aurrera doaz. Alabaina Britainia Haunditik zulatzen hasi zirena espero baino 100-300 m atzerago doa. Tuneletik hondakinak ateratzeko sisteman egon dira arazoak. Dena den, tunela irekitzeko data,1993.eko ekainaren 15a alegia, ez dela atzeratuko ziurtatzen da.

Kanaleko tunela, aurrikusi datarako irekia nahi.

Hurrengo hilabeteetan eginiko lanek markatuko dute, nolanahi ere, bukatze-dataren atzerapen posiblea.

Kanalean zehar 3 tunel zulatu behar dira guztira: bi garraiorako eta bat zerbitzurako. Tunel hauek aldi berean hasi dira Frantzian eta Britania Haundian zulatzen.

Zerbitzu-tunela ondo aurreratzen ari da. 16 bat kilometro zulatu dira eta beste 18 falta dira. Bi tunelen (kontinentetik datorrenaren eta Frantziatik datorrenaren) artean, hurbiltze-abiadura 350 m/aste-koa da. Dena dela, tunela luzeago egin ahala aurreratze-abiadura txikiagotu egingo da, hondakinak kanpora ateraraztea gehiago kostatuko delako.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila