Kanabinoideek glukosaren metabolismoan duten eraginaren ondorioz, apaldu egiten dute elkarrekintza soziala

Galarraga Aiestaran, Ana

Elhuyar Zientzia

kanabinoideek-glukosaren-metabolismoan-duten-eragi
Kanabinoideek elkarrekintza sozialan duten eraginaren muina azaldu dute. Arg. Pedro Grandes/EHU

Astrozitoek odol-emaritik glukosa hartzen dute, garunari energia emateko. Aldi berean, astrozitoak neuronen kontrolpean daude, neurotransmisoreen bidez. Kontrol horretan, beste elementu batzuk ere eragiten dute; adibidez, astrozitoen hartzaileetako batzuk (1. motako kanabidoideen hartzaileak edo CB1) kalamuaren osagai psikoaktiboaren (THC) itu nagusia dira.  Elkarrekintza horrek glukosaren metabolismoan nola eragiten duen argitzen saiatu dira EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Neurozientzietako Saileko eta Achucarro Zentroko ikertzaileak, nazioarteko beste ikertzaile batzuekin elkarlanean. 

Saguekin egindako ikerketetan ikusi dute astrozitoen mitokondriatan CB1 kanabinoideen hartzaileak  aktibatzeak eragotzi egiten duela garunean glukosa metabolizatzea eta laktatoa sortzea. Hala, asaldurak sortzen dira funtzio neuronalean; zehazki, kalte egiten dio elkarrekintza sozialeko jokabideari. 

Nature aldizkarian argitaratu dute ikerketa. Azaldu dutenez, hartzaile horiek aktibatzen direnean, astrozitoek oxigeno-espezie erreaktibo gutxiago sortzen dute, eta horrek laktato ekoizpen glukolitikoa kaltetzen du. Horren ondorioz, estres neuronala sortzen da, eta elkarrekintza soziala apaldu egiten da.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.