Kakalardo bitxiak Eskoziako baserrietan

Baserrietako habitatak erreserba naturalak baino egokiagoak dira zenbait kakalardoentzat. Garth Foster eskoziarrak eta bere taldeak 190 kakalardo-mota aztertu dituzte eta ondorio interegarrietara iritsi dira.

Esaterako, landutako soroetan kakalardo handiak ugari daude eta espezie gehiago aurkitu dituzte baserrietan erreserba naturaletan baino. Baserrietako kakalardoen artean nagusi omen dira arruntak ez diren espezieak; erreserbetan, aldiz, kakalardo arruntak omen daude ugarien.

Dena dela, Mike Usher, Eskoziako Natur Ondareko zientzilarien burua, ez dago erabat ados ikerketa honen ondorioekin. Usherrek dioenez, entomologoek denboa gehiago eman dute erreserba naturalak ikertzen. Horrez gain, kakalardo batzuk oharkabean pasatzen dira eta ikertzaileek aurkitzean mota bitxien zerrendan jartzen dituzte.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila