Joan den abenduko Flasheko argazkiari saria kendu diote

Joan den abenduko Flasheko argazkiari saria kendu diote
2010/02/01 | Elhuyar
(Argazkia: © José Luis Rodríguez/Veolia Environnement Wildlife Photographer of the Year 2009)

Veolia Environment Wildlife Photographer of the Year 2009 saria irabazi zuen argazkiari kendu egin diote saria, lehiaketaren oinarriak ez betetzeagatik. Argazkiko otsoa, gure abenduko aldizkariko Flashean ikus daitekeena, Madrilgo zooko Ossian otsoa da, lehiaketako epaileen arabera.

Hainbat adituri eskatu diote argazki sarituko otsoa Ossianen argazkiekin konparatzeko, eta inork ez du zalantzarik izan: otso bera da. Jose Luis Rodriguez argazkilariak, ordea, basatia balitz bezala aurkeztu zuen lehiaketan. Rodriguezek jarraitzen du esaten otsoa basatia dela, baina epaileek, saria kentzeaz gain, lehiaketan berriz parte hartzea debekatu diote.

1
261
2010
2
001
Sariak
Albisteak
6

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.