Jarduera handiko izar jaioberriak

Chandra teleskopioari esker orain arte detektatu ezin ziren protoizarrak aztertu dira.

Protoizarrak hasiera-hasierako fasean dauden izarrak dira eta Chandrak hartutako irudien arabera, ez dira batere gorputz lasaiak. Bere baitan eztanda handiak gertatzen dira eta oso plasma beroa sortzen dute.

Astronomoak harrituta geratu dira horrekin, protoizarrak molekula-hodei hotzetan jaiotzen baitira. Astronomoek ez zuten uste hain denbora gutxian hain plasma beroa era zezaketenik.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila