Izurri beltzaren jatorri geografiko eta genetikoa argitu dituzte

Galarraga Aiestaran, Ana

Elhuyar Zientzia

izurri-beltzaren-jatorri-geografiko-eta-genetikoa-
Sanmaq-en hilobiaren inskripzioa. Dioenez, 1338an hil zen, izurriak jota. Arg. © A.S. Leybin, 1886

Jakina zen 1347an sartu zela izurri beltza Mediterraneora, Urrezko Hordatik zihoazen merkataritza-ontzien bidez. Europan, Ekialde Hurbilean eta Afrikaren iparraldean hedatu zen, eta, leku batzuetan, populazioaren % 60 hil zela kalkulatzen da. Haren ondotik etorri zen bigarren olatuak IXX. mendera arte iraun zuen.

Eztabaida asko izan dira bigarren olatu horren jatorriari buruz. Ebidentzia arkeologiko bakarrak Erdialdeko Asiatik datoz, Issyk Dei lakuaren inguruetatik (gaur egun, Kirguistanen). Hain zuzen, duela 140 urte han egindako indusketek agerian utzi zituzten 1338-1339 urteetako zenbait hilobi, zeinak izurri ezezagun batek hil zituela baitzuten idatzita. Orain, inskripzio horiek zituzten hilobietako aztarnen antzinako DNA ikertu dute, eta frogatu dute Yersinia pestis bakterioa zutela; izurri beltzaren eragilea, alegia. 

Hori baino lehen egindako azterketa genetikoei esker, uste zuten X eta XIV. mendeen artean bakterio horren dibertsifikazio handi bat gertatu zela. Datu horiek orain lortu dituztenekin erkatuta baieztatu dute dibertsifikazio horren jatorrizko aldaera 1338koa izan zela. Hau da, handik abiatuta dibertsifikatu eta hedatu zen Y. pestis. Hori baino lehen gordailuetan egongo zela ere aipatu dute ikertzaileek. Nature aldizkarian argitaratu dute lana.

 

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.