Izotzaren kontrako proteina

Kanadako Queen's Unibertsitateko eta Alberta Unibertsitateko ikertzaile-talde batek oso proteina berezia aurkitu du intsektuetan. Proteinak beta helize itxura du (ohiz kanpoko itxura) eta berari esker intsektuek -30 ºC-ko tenperaturak jasan ditzakete.

Duela lau urte antzeko proteinak aurkitu ziren Artikoko arrainetan. Dirudienez, duten egiturari esker proteinak izotz-kristalei lotzen zaizkie eta ez diete handitzen uzten. Intsektuetan antzekoa gertatzen da, baina azken horien proteina Artikoko arrainena baino 100 aldiz indartsuagoa da.

Proteina horiek nekazaritzan eta izoztutako elikagaien industrian aplikazio interesgarriak izan ditzaketela uste dute ikertzaileek.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila