Izotz Kuboa, neutrinoak detektatzeko prest

Izotz Kuboa, neutrinoak detektatzeko prest
2011/02/01 | Elhuyar
Izotz Kuboa neutrino-behatokiaren diseinua. Arg.: Berkeley Laborategia.

Dagoeneko amaitu dute Hego poloko izotzetan egin duten neutrino-behatokia, Izotz Kuboa. 2004an hasi ziren eraikitzen, eta urte hauek guztiak behar izan dituzte amaitzeko. Izan ere, egitasmoa ez da nolanahikoa.

Izotz Kuboa egiazko izotz-kubo bat da, neurri erraldoietakoa: azaleraren azpitik 1,5 km-ko sakoneran hasi, eta beste kilometro batean jarraitzen du beherantz. Neurri horiek beharrezkoak dira, neutrinoen materiaren aurkako talkak oso-oso urriak direlako. Fisikarien esanean, egunero izotzean zehar igarotzen diren trilioika neutrinoetatik, Izotz Kuboak ehunka gutxi batzuk baino ez ditu detektatuko egunean.

Haiek detektatzeko, sentsore optikoz osatutako sare bat du Izotz Kuboak. Hain zuzen, neutrinoek izotzean dauden oxigeno-atomoen aurka jotzen dutenean, muoi izeneko partikula kargatuak eta albo-produktu batzuk sortzen dira. Muoi horiek argiak baino azkarrago bidaiatzen dutenez izotzetan, sentsoreek detekta dezaketen erradiazio bat sortzen dute, Cherenkoven erradiazioa. Gero, detektatutako seinalea informazio digital bihurtzen dute. Informazio hori orain arteko behatokiek lor zezaketena baino askoz ere zehatzagoa denez, fisikaren arlo horretan aurrerapauso handiak emango direla espero dute zientzialariek; adibidez, eguzkiaren, supernoben eta materia ilunaren ezagutzan.

1
272
2011
2
003
Fisika; Astrofisika
Albisteak
8

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.