Itsasoko buia zientifikoak

Lawrence Berkeley laborategi nazionalak bi buia jarri ditu Ozeano Pazifikoan, Britainiar Columbiako PAPA itsas estazioan, planktona eta beste zenbait organismo bizi aztertu eta karbonoaren zikloari buruzko informazioa lortzeko. Erabilitako buiei SOLO deritze (ingelesezko Sounding Oceanographic Lagrangian Observer-etik).

Karbonoaren biomasa neurtzeko biosentsoreak dituzte eta, horretaz gain, tenperatura, gazitasuna eta itsas lasterrak neur ditzakete. Eguneko lehen eta azken orduetan, mila metrora jaitsi, datuak bildu, azaleratu eta itsas sakonean jasotako datuak satelite bidez bidaltzen dituzte.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila