Itsaso zabaleko olatuen nondik norakoak aztertzen

San Frantziskoko Scripps Ozeanografia Institutuak itsaso zabaleko olatuek kliman eta itsas korronteetan zer eragin duten ikusteko lehen pausoak eman ditu. Horretarako, lehen aldiz satelite bidezko posizionamendu-sistemak eta airetik hartutako irudiak erabili dituzte. Bi sistemak elkartuz, itsaso zabaleko olatuak nola sortzen diren grabatu eta hartzen duten forma eta tamaina zehatza neurtu ahal izan dituzte.

Egindako azterketen ondorioz, haizearen abiaduraren eta olatuen luzeraren artean erlazio matematikoa dagoela ikusi dute. Erlazio horrekin, zientzialariek uste dute atmosferaren eta itsasoaren artean zer lotura dagoen ikertzeko tresna berri bat dutela.

Olatuek uraren eta atmosferaren artean gertatzen diren bero- eta gas-trukeak errazten dituzte. Itsaso nahasia dagoenean, adibidez, uraren eta atmosferaren arteko bero trukea asko areagotzen da. Truke hori oso garrantzitsua da ekaitzak sortu eta erregulatzeko garaian.

Horretaz gain, olatuen gaineko aparrak atmosferako gasak hartzen ditu aire burbuiletan. Burbuila horien bidez, atmosferako karbono dioxidoa, oxigenoa eta poluzio atmosferikoa sortzen duten beste hainbat gas uretan disolbatzen dira, eta bertan geratu. Era berean, aparraren bitartez ur-partikula gaziak bidaltzen dira atmosferara. Partikula horiek, aerosol deritzenek, lainoen sorrerarekin eta klimaren erregulazioarekin dute zerikusia.

Jarrai iezaguzu

Zu idazle

Zientzia aldizkaria

azken alea
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.