Itsas anelidoak giza genomaren eboluzioa ikertzeko

Itsas anelidoak giza genomaren eboluzioa ikertzeko
2006/01/01 | Elhuyar
(Argazkia: artxibokoa)

Jakina da espezie bakoitzak abiadura batean eboluzionatzen duena; ornodunek, esate baterako, nahiko mantso eboluzionatu dute --gizakiak barne--. Gizakiak, horrez gain, intron asko ditu geneetan; hau da, proteinarik kodetzen ez duten atal asko. Bada, atal horiek oso antzinako espezieetatik iraun dutela ikusi dute Biologia Molekularreko Laborategi Europarreko ikertzaile batzuek.

Platynereis dumerlii izeneko itsas anelido baten DNA aztertuta iritsi dira ondorio horretara. Izan ere, haien oso antzeko espezieen fosilak aurkitu izan dituzte (duela seiehun bat milioi urtekoak); horregatik, anelido hori fosil bizidun bat dela esaten da, haren genomak oso gutxi eboluzionatu duelako. Bada, anelido horrek ere intron asko ditu geneetan, eta gizakiotan agertzen diren antzeko posizioetan, gainera.

Berriak labur
3
1
216
2006
1
004
Genetika; Eboluzioa
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila