Irrati-transmisoreak meategietan

Meategietan istripuak, leherketak edo lur-jauziak direnean kanpoan dauden lankideek lurrazpian zenbat meatzari eta zehazki non dauden jakin ahal izango dute eta berrogei milimetroko irrati transmisore berriari esker.

Berrogei milimetroko irrati-transmisoreak hainbat eta hainbat meatzariren bizitzak babestuko ditu aurrerantzean. Meategietan istripuak, leherketak edo lur-jauziak direnean kanpoan dauden lankideek lurrazpian zenbat meatzari eta zehazki non dauden jakin ahal izango dute. Irrati-transmisore txikia langileen kaskoko lanparan itsasten da eta bateriaren indarra erabiliko du.

Meategiko hormetako sabaian dauden hargailuek meatzari bakoitzeko seinalea jasoko dute eta aldi berean horiek kobrezko hariaren bidez, seinalea kontrolatzaileetara bidaliko dute. Horietan, ordua, data eta langileen posizioa gordeko dira eta ondoren, lurrazaleko ordenadoreetara transmitituko da informazio guztia.

Zailtasunik handiena meategien baldintzetara egokitutako irrati-frekuentzia aurkitzea izan zen, horma ugariek eta iraganbide bihurriek seinalea oztopatzen baitzuten. Hargailua diseinatzeak ere bere lanak eman zituen, meatzari bakoitzaren seinalea besteengandik bananduta jaso behar baitzuen. Hegoafrikan daude munduko meategi sakon eta gogorrenetakoak eta bertan erabili dute lehen aldiz irrati-transmisore berria.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila