Intentsitate txikiko erradiazioak ere kalte egiten die hezurrei

Intentsitate txikiko erradiazioak ere kalte egiten die hezurrei
2006/10/01 | Elhuyar
(Argazkia: NASA-MSFC)

Aspalditik ezagutzen dira hezurrak makaltzen dituzten zenbait faktore. Besteak beste, astronautei hezurrak makaltzen zaizkie grabitate txikiaren eraginez, eta minbizia izan eta erradioterapia jasotzen duten gaixoek hezur-haustura gehiago izaten dituzte. Baina ez da inoiz aztertu erradiazioaren eraginez hezurrak zergatik makaltzen diren. Bada, intentsitate txikiko erradiazio ionizatzaileak hezurren mamia suntsi dezakeela konturatu dira Clemson Unibertsitateko biologia-ingeniariak, Hego Carolinan.

Laborategiko esperimentuan, lau sagu-multzok era bateko edo besteko intentsitate txikiko erradiazioa jasan zuten. Lehenengo multzoak gamma izpien erradiazioa jasan zuen, erradioterapia-saio batean jasaten denaren antzekoa. Bigarrenak protoien erradiazioa jasan zuen, astronauta batek Ilargiko paseo batean jasango lukeenaren antzekoa. Hirugarren multzoak burdinaren erradiazioa jasan zuen, eta laugarrenak karbonoarena, bi-biak Marterako bidaia batean astronauta batek jasango lituzkeenaren antzekoak.

110 egun igaro ondoren saguak hil zituzten, eta haien hezurdura aztertu zuten hiru dimentsioko irudien bidez. Saguen hezur-mamiaren laurdena deuseztatua zegoela konturatu ziren, eta hezurrek pisua jasateko duten barne-egituraren erdia kalteturik zegoela.

1
224
2006
10
005
Osasuna
Berriak labur
3
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila