Inor ez dago hiesaz salbu

Zientzialariek Amazonaseko gune galduenetara ere hiesa iritsi dela ohartarazi dute. Erruduna: orain gutxi arte bakarturik zeuden eskualdeetan sortzen ari den industria.

Ikerketa Amazonaseko Guyana eskualdean egin da, orain arte hiesak bakean utzitako eskualdean. Kanpamentu bateko 216 gizonezkori hiesa detektatzeko testa egin zitzaien eta 14k positibo eman zuten. Emaitzak zur eta lur utzi zituen ikertzaileak, kutsatutako pare bat kasu besterik ez baitzuten espero.

Hiesa erraz zabal daiteke: prostituten bidez, batetik, eta langileek Amazonaseko indigenekin dituzten harremanen bitartez, bestetik. Bide horretatik birusa Amazonaseko leku eskutuetaraino iritsiko da. Ikertzaileek indigenei eta kanpamentuetako langileen familiartekoei probak egin nahi dizkiete, hiesa zenbateraino zabaldu den ikusteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila