Infusio bidez egindako trenen aurrealdeak

Infusio bidez egindako trenen aurrealdeak
2007/06/01 | Elhuyar
(Argazkia: Artxibokoa)

Polikea enpresa trenen aurrealdeak fabrikatzeko infusio bidezko teknologiaren ezarpena garatzen ari da, Gaiker-Ik4 zentro teknologikoarekin lankidetzan. Trenen aurrealdeko pieza horiek poliesterrez eta erretxina fenolikoz egiten dituzte, betiere, beira-zuntzarekin sendotuta.

Infusioaren printzipioa erraza da: pieza horiek molde batean jartzen dira; gero, plastikozko film batekin estaltzen dira, ixteko; eta, hutsean jarrita, zuntza trinkotu egiten da, eta erretxinari kanpotik bultz egiten zaio, barnera sartu eta pixkanaka errefortzua busti dezan.

Orain arte lortutako emaitzei esker, esan daiteke infusio bidezko teknologia aukera bideragarria dela azalera handiko piezetarako, bai teknikari bai eta ekonomiari dagokienez ere. Izan ere, hainbat abantaila ditu: piezaren kalitatea eta ezaugarriak hobetzen ditu, lehengaien kontsumoa murrizten du, prozesua askoz ere garbiagoa da, neurri handiko piezak fabrikatzeko kostuak murrizten ditu eta ekoizpen-ahalmena handitzen du.

1
232
2007
6
003
Teknologia; Garraioak
Berriak labur
4
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila