Indiak ez du lortu Vikram modulua ilargiratzea

indiak-ez-du-lortu-vikram-modulua-ilargiratzea
Vikram moduluaren irudikapena. Arg. ISRO

Chandrayaan 2 misioa ondo atera izan balitz, India Ilargiaren gainean ontzi bat jartzen zuen laugarren herrialdea bihurtuko zen, AEBen, Errusiaren eta Txinaren ondoren. Vikram moduluaren bidez lortu behar zuen hori: Chandrayaan 2 ontzitik askatu, abiadura egokitu, eta Ilargiaren azalean lur hartu behar zuen. Alabaina, Ilargitik 2 km-ra zegoenean, motor nagusiak kale egin zuen, komunikazioa eten zen, eta Ilargiaren aurka jo zuen. 

Chandrayaan 1 misioaren jarraipena da Chandrayaan 2. Lehena 2008an iritsi zen Ilargiaren orbitara, eta, bildutako datuekin, Ilargiaren mapa topografiko bat osatu zuen. Oraingoan, berriz, Vikram modulua Hego Polotik gertu ilargiratu behar zen, eta azterketak egin, ibilgailu baten bitartez. Orain, ISRO Indiako espazio-agentzia Vikram lokalizatu eta gertatutakoa argitu nahian dabil.

Apirilean, Beresheet zunda israeldarrak jo zuen Ilargiaren aurka. Ikusteko dago zein izango den hurrengo saiakera.

 
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila