Ilargian jaso dute Lurreko arrokarik zaharrena izan daitekeena

Galarraga Aiestaran, Ana

Elhuyar Zientzia

ilargian-jaso-dute-lurreko-arrokarik-zaharrena-iza
NASAko hiru teknikari, 14321 arrokari begira. Arg. NASA

Apollo 14ko astronautek 1971n Ilargian hartutako laginen artean, jatorriz Lurrekoa den arroka bat aurkitu dute. 4.011 milioi urte baino gehiago ditu, eta, dirudienez,  talka baten ondorioz askatu zen Lurretik eta iritsi zen Ilargira.

Earth and Planetary Science Letters aldizkarian argitaratu dute ikerketa. Haren arabera, aurkikuntza aparta da, Lurrean ez baitago garai hartako arrokarik. Zaharrenak Australian daude eta 4.400 milioi urte dituzte, baina mineral batzuk dira, jatorrizko arrokak deseginda daude.

Ilargian jasotako horri Big Bertha deitu diote (izen ofiziala: 14321), 9 kg ditu ia, eta haren konposizioak bat egiten du Lurrak garai hartan zituen kondizioekin. Adibidez, lurrazalaren pean 19 km-ko sakoneran sortzen diren klastoak dira bere osagai nagusia. Zirkoiak ere baditu, eta haiek ere erakusten dute Lurreko kondizioetan sortu zela arroka, ez Ilargian.

Hurrengo misioetan jasoko dituzten laginak zalantzak argitzeko baliagarriak izango direla adierazi dute ikertzaileek.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Gipuzkoako Foru Aldundia
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.