Ilargi-zatiak enkantean

Iazko abenduan Ilargiko zolutik ekarritako hiru ale txiki, 65 milioi pezetatan saldu ziren, hau da, pisu bereko diamantea baino mila aldiz garestiago ordaindu ziren.

Iazko abenduan Ilargiko zolutik ekarritako hiru ale txiki (guztira 0,2 kilate ere ez zituzten), 65 milioi pezetatan (edo 2,6 milioi liberatan) saldu ziren, hau da, pisu bereko diamantea baino mila aldiz garestiago ordaindu ziren.

Ilargiko ale txiki horiek sobietarren Luna 16 zunda automatikoak jaso zituen eta erregolitozko bi kristal eta kuartzo-apur bat dira. 1970. urtean ekarri zituzten Lurrera, Ugalmen-itsasotik jasotako 100 gramo laginekin batera.

Eroslerik balego, prezio horretan Apollo misioetan Lurrera ekarritako 381 kilo laginek 95 bilioi pezeta (edo 5 bilioi libera) balioko lukete. Ilargira edo Martitzera bidaia egiteko ez litzateke laguntza makala!

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila