Grid sariari argi berdea

Waliño, Josu

Elhuyar Fundazioa


CERN erakundeak "LHC Computing Grid" proiektuaren lehen fasearekin hastea onartu du. Egungoa baino mila bider ahaltsuagoa izango den sare informatikoa abian da.

2006. urtean, LHC partikulen azeleragailua lanean hasiko da, eta inoiz baino datu gehiago aztertu beharko dute fisikariek: urteko 10 milioi Gigabyte edo 20 milioi CD-ROMek gorde dezaketen bezainbeste datu. Horretarako, ezinbestekoa izango da tresna informatiko ahaltsuak eskura izatea.

"LHC Computing Grid" proiektua behar horiei erantzuteko jaio da. Grid-en bitartez, ia 10.000 ikertzailek eta mundu osoko ehunka unibertsitatek sarean lan egiteko aukera izango dute. Grid teknologia milaka ordenagailuren gaitasunaz baliatuko da datuak banatu eta miatzeko. Ordenagailu batek lan guztia egin ordez, ordenagailu askok lan-zati txikiak egingo dituzte, eta gero emaitzak elkartuko dira.

Proiektua bi fasetan garatuko da. Lehen fasea 2002an abiatuko da eta 2004ra arte iraungo du. Lehen hiru urte horietan teknologia egokia eraiki eta probatuko da. Gero, 2005etik 2007ra sarearen azken bertsioa eraikiko da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila