Dickinsonia animalia zaharrenetakoa dela baieztatu dute

Galarraga Aiestaran, Ana

Elhuyar Zientzia

idickinsoniai-animalia-zaharrenetakoa-dela-baiezta
Itsaso Zurian (Errusia) aurkitutako Dickinsonia bat Arg. Ilya Brobovskiy/Australiako Unibertsitatea

Zientzialariek orain arte ez dute garbi izan zer eratako biziduna zen Dickinsonia. Ediacara periodoko fosil obalatu batzuei deitzen zaie horrela, eta onddotzat edo protistatzat hartu izan dituzte. Orain, ordea, fosilen berariazko biomarkatzaile batzuk aztertuta, animaliak zirela ondorioztatu dute.

Adibidez, ikertzaileek nabarmendu dute Dickinsonia fosiletan askoz ere molekula kolesteroide gehiago topatu dituztela (% 93 baino gehiago), inguruko jalkin mikrobianoetan baino (% 11). Horrez gain, ez dute ergosteroiderik topatu; molekula horiek onddoen ezaugarritzat hartzen dira.

Ediacarakoak erregistro fosilean aurkitu diren bizidun zaharrenak dira eta duela 575-541 milioi urte bizi izan ziren. Science aldizkarian argitaratu dute Dickinsonia fosilei buruzko ikerketa.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Gipuzkoako Foru Aldundia
IRIZAR Koop. Elk.
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
TAJO Group