Concorde hegazkinaren ondorengoa

Argazkian ikusten den Concorde hegazkinaren ondorengoa prestatzeko bilera egingo dute hurrengo urriaren 25ean Frantziako Toulousen. British Aerospace, Deutsche Aerospace eta Aérospatiale erakundeek parte hartuko dute.

Hurrengo urriaren 25ean, Frantziako Toulousen bigarren belaunaldiko abioi supertsonikoari buruz bilera interesgarriak izango dira. Hegazkingintzan diharduten British Aerospace, Deutsche Aerospace eta Aérospatiale erakundeek parte hartuko dute. Hauek ados daude elkarlanean hegazkin supertsonikoari buruzko ikerketa programa bideratzeko. Materialak, aerodinamika, sistemak eta motorizazioa izango dira ikertuko diren lau arloak.

Proiektuaren helburua 10.000 kilometroan Mach 2-ko abiaduran 250 bidaiari eramango dituen hegazkina da, hau da, Concorde-aren ondorengoa. 2020. urtean honelako 500 1000 hegazkin beharko direla begiz jotzen da, eta Europako hegazkingileek berentzat nahi dute merkatu hori.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila