Hondakin arriskutsuak Eskoziako kostaldean

EEBBetako armadak hondakin ugari bota ditu mende honetan (batez ere Gerra Hotzaren garaian) Eskoziako Clyde estuarioko Holy lakuaren uretara. Ondorio larriak ekarri ditu horrek, Erresuma Batuko Defentsa Ministeritzak esan duenez, Clyde estuarioa munduko kostalderik zikinenetakoa baita gaur egun.

Erresuma Batuko Ministeritzak esan duenez, Eskoziako Clyde estuarioa munduko kostalderik zikinenetakoa da gaur egun. Hori gutxi balitz, ez da ahaztu behar garbiketa egiterakoan bertako biztanleen osasuna arriskuan jar daitekeela.

Ingurugiro-ikerketa batzuen datuen arabera, Erresuma Batuko uretan metal astunen, PCBen eta beste substantzia toxikoen kontzentraziorik handiena Holy lakuko uretan ematen da. Eskoziako laku hau estatubatuarrek erabili zuten 1961etik 1992ra bitartean urpekuntzi nuklearrak konpontzeko. Zoritxarrez, 130.000 m2 hondakin kaltegarri isuri zituzten eskoziako uretan.

Poluzioa garbitzeko martxan jarri den sistema ere oso arriskutsua dela ohartarazi dute zientzilariek. Garbiketa egiterakoan hondakin nuklearrak kontu handiz tratatu beharko dira eta honek arrisku larrian jar dezake inguruko biztanleriaren osasuna. Hortaz, garbiketak arazoak konpondu beharrean okertu egin ditzazke.

Jarrai iezaguzu

Zu idazle

Zientzia aldizkaria

azken alea
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.