Hizkuntzak aztertzeko algoritmoak baliagarriak dira birusen mutazioak aurreikusteko

Etxebeste Aduriz, Egoitz

Elhuyar Zientzia

hizkuntzak-aztertzeko-algoritmoak-baliagarriak-dir
SARS-CoV-2 birusaren spike proteina.

Hizkuntzen eta birusen eboluzioan egon litezkeen antzekotasun kontzeptualetatik abiatuta, birusen mutazioak aurreikusteko tresna bat garatu dute MITeko ikertzaileek. Tresna baliagarria izan daiteke birusek immunitate-sistemari edo txertoei ihes egiteko gara ditzaketen mutazioak aurreikusteko. Science aldizkarian argitaratu dute lana.

“Gramatika” (edo sintaxia) eta “esanahia” (edo semantika) hizkuntza-kontzeptuetan oinarrituta, ikertzaileek hizkuntza-prozesamenduko teknika bat erabili dute. Makinek hizkuntzak ikasteko erabiltzen da teknika hori, baina, kasu honetan, hitz-sekuentzien ordez aminoazido-sekuentziak eman dizkiote makinari. Izan ere, hitzak aldatuta esaldi baten gramatika (egitura) bere horretan gorde baina esanahia alda daitekeen gisa berean, mutazioen bidez birusek egitura eta infekzio-gaitasuna mantendu dezakete, baina birusaren semantika aldatu, antigorputzek ez ezagutzeko moduan. Eta hori egiteko zer aukera dauden aurreikusteko balio du tresna berri honek.

A gripearentzat, GIBarentzat, eta SARS-CoV-2arentzat garatu dituzte ereduak, eta, ikertzaileen arabera, zehaztasunez iragarri dituzte iheserako balio dezaketen mutazioak, eta ihes-ahalmen handia duten egitura-eremuak zehaztu dituzte. SARS-CoV-2ren kasuan, esaterako, ikusi dute spike proteinaren (birusak zelulan sartzeko erabiltzen duena) ihes-ahalmen guztia, proteina horren hiru domeinuetako bitan dagoela.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.