Hiri Galdua, hidrokarburo abiotikoen iturri

Hiri Galdua, hidrokarburo abiotikoen iturri
2008/03/01 | Elhuyar
(Argazkia: Washintongo Unibertsitatea)

Ozeanoetako iturri hidrotermalek likido eta gas asko isurtzen dituzte itsasora, metanoa eta beste hidrokarburo batzuk, besteak beste. Hidrokarburo gehienak lurperatutako materia organikoak sortzen ditu, usteldu eta desegiten denean. Baina bestela ere sortzen dira, ozeanografo estatubatuar batzuen ikerketa baten arabera.

Hiri Galdua izeneko Atlantikoko eremu hidrotermal batean, hidrokarburoak jaso, eta karbono-atomoen isotopoak aztertu zituzten. Ez zegoen karbono-14 isotopoaren arrastorik --bizidunen ohiko isotopoa--; karbono-13 isotopoa, bai, aurkitu zuten, baina hidrokarburoa zenbat eta handiagoa izan, orduan eta urriagoa zen karbono-13a --bizidunetan gertatzen denaren aurkakoa--. Datu horiek adierazten zuten hidrokarburoak ez direla materia organikotik abiatuta sortu, baizik eta erreakzio inorganikoen bitartez. Jatorri abiotikoa dute.

Ozeanografoek uste dute tximinia hidrotermaletako mineralek itsasoko urarekin erreakzionatuta sortzen dela hidrogenoa, eta inguruko karbono-atomoekin erreakzionatuta osatzen direla hidrokarburoak. Gehien sortzen dena metanoa da, hidrokarburorik txikiena, baina kerosenoa eta oktanoa ere detektatu dituzte Hiri Galduan.

1
240
2008
3
020
Ozeanografia; Kimika
Berriak labur
10

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.