Hilean behingo injekzioa, eguneroko pilulak bezain eraginkorra hiesaren aurka

Galarraga Aiestaran, Ana

Elhuyar Zientzia

hilean-behingo-injekzioa-eguneroko-pilulak-bezain-
Arg. Artxibokoa

GIBa odol-zirkulaziotik desagerrarazteko eta transmisioa eragozteko eguneroko pilulen ordez, etorkizunean nahikoa izan daiteke hilean behin injekzio bat hartzea. Hori ondorioztatu dute 13 herrialdetako 618 pertsonarekin 48 astez egindako ikerketa baten emaitzak ikusita. Izan ere, jakinarazi dutenez, injekzioaren eraginkortasuna pilulenaren parekoa izan da.

ViiV Healthcare konpainia ari da garatzen injekzioa (GlaxoSmithKlin eta Pfizer farmazia-konpainiek sortua), eta sendagai esperimental bat (cabotegravirra), eta lehen ere probatu izan den beste bat (rilpivirina) ditu. Dagoeneko proba klinikoen III. fasean dago injekzioa; fase berean daude baita beste antierretrobiral batzuk eta eragin lutzeko pilulak ere.

Eguneroko pilulak ordezkatzea interesgarria da, hartzen dituztenen % 30k duelako noizbait arazoren bat egunero-egunero pilula hartzeko. Hala ere, injekzioa kaleratzeko oraindik geratzen zaizkie zenbait galdera erantzuteko, besteak beste, kostua, nork jarriko dien injekzioa, zer gertatuko den dosi bat hartzen ez badute…


Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Gipuzkoako Foru Aldundia
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.