Hepatitisaren kutsadura Indian

Iaz, 10.000 pertsona inguru egon ziren Delhin dengue gaixotasunak jota. Hauetatik 400 baino gehiago hil ziren, ustez sukarren ondorioz. Izurri hark bere kalte guztia egina zuela pentsatzen zen, baina ikertzaile batzuk beste ondorio batzuetara iritsi dira. Dengue izurriteak iraun zuen garaian odol-transfusioak jaso zituzten gaixo batzuek hepatitisa dute orain.

Dengue izurriteak iraun zuen garaian odol-transfusioak jaso zituzten gaixo batzuengan B eta C hepatitis-mota larriak detektatu dira Indian. Herri txiroen patu malapartatua ote?

Adituek diotenez, odol-transfusioen erruz agertu diren hepatitis-kasuak gutxi dira. Hala ere, B eta C hepatitis-mota larriak detektatu dira gaixo batzuengan eta oso zaila da zenbat indiarrek odola jaso duten jakitea.

Gaur egun, Indiako odol-banku gehienetan ez da aztertzen odolak C motako hepatitisa daraman edo ez, analisia egitea oso garestia baita. B motako hepatitisari dagokionez, odol-bankuetako heren batean bakarrik egiten da analisia. Ondorioz, gaixotasun hau kutsatzeko aukerak ugari dira.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.