Hegoak astintzen dituen tresna hegalaria

Hegoak astintzen dituen tresna hegalaria
2008/01/01 | Elhuyar

Hegazkin gehienek hego zurrunak dituzte. Hegoak astintzeko gai izango balira, abiadura txikiagoetan ere eutsi ahal izango liokete hegaldiari, eta maniobrak errazago egin ahal izango lituzkete. Modu horretan hegan egiten duen aire-ibilgailu baten prototipoa diseinatu dute Parisko Pierre eta Marie Curie Unibertsitatean. Prototipo bat baino ez den arren, diseinua fintzeko helburua dute ikertzaileek. Gidaririk gabeko aire-ibilgailuak egiteko bereziki aproposa izango dela esan dute.

1
238
2008
1
019
Diseinua; Teknologia
Berriak labur
10
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila