Hego Ozeanoko karbono dioxidoaren gorabeherak argitu dituzte

Hego Ozeanoko karbono dioxidoaren gorabeherak argitu dituzte
2010/02/01 | Elhuyar

Hego Ozeanoko karbono dioxidoa nola absorbatzen eta hedatzen den argitu dute Coloradoko Estatu Unibertsitateko zenbait ikertzailek, Nature aldizkarian argitaratutako ikerketa batean.

Hego Ozeanoan haize handia dabil ia-ia etengabe, eta, horren ondorioz, gas-absorbatzaile ezin hobea da. Hego Ozeanoak munduko ozeanoen % 6 besterik hartzen ez badu ere, zientzialariek kalkulatzen dute ozeanoek biltzen duten karbono dioxidoaren % 40 absorbatzen duela. Dena den, absorbatzen duen CO2-aren % 9 besterik ez du gordetzen. Zer gertatzen da gainerakoarekin?

Hori argitzeko, satelite bidezko datuak erabili dituzte, eta eredu bat garatu dute. Ikertzaileek Hego Ozeanoko haizeak eta itsas-lasterrak aztertu dituzte, eta ikusi dute CO2 gehiena, bertan hondoratu beharrean, Antartikotik subtropikoetara hedatzen dela.

Halaber, ikertzaileek ikusi dute Hego Ozeanoko klima nabarmen aldatzen ari dela. Litekeena da inguru horietako haize-lasterrak aldatzearen ondorioz Hego Ozeanoak absorbatutako CO2-kantitatea ere aldatzea.

1
261
2010
2
015
Ingurumena
Albisteak
16
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila