Hegazkinak eta berotegi-efektua

Hegazkinek hodei zuri eta luzeak sortzen dituzte. Motoreetako errekuntzaren eta horiek atmosferarekin duten elkarrekintzaren ondorioz sortutako hodeiak ur-kristaltxoz osatuta daude. Horiek ere berotegi-efektuari laguntzen diote eta 0,02 watt/m2 (gizakiak eragindakoaren % 1) gehitu da 1992an. Aire-trafikoa ugariagoa den Ameriketako Estatu Batuetako eta Europako hainbat gunetan 0,7 watt/m2-ra ere iritsi zen euren ekarpena, munduko batez bestekoa baino 35 aldiz handiagoa. Horrek 0,01 eta 0,1 ºC bitarteko tenperatura-emendioa eragiten du.

Bada, 2050. urterako fenomeno hori aldagai klimatiko garrantzitsu bilakatuko dela uste dute, aire-trafikoa asko ugarituko baita.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila