Hasi dira hiesaren txertoa gizakietan probatzen

Hiesaren aurkako txerto bat gizakietan probatzen hasi dira lehenengo aldiz. Afrikan eta Asian ugariena den hiesaren birusaren (GIB) aurkakoa da txertoa. Probek bi urte iraungo dute eta AEBetan eta Hegoafrikan egingo dira, herrialde bakoitzean 48 boluntariorekin.

Txertoak hiesa osatzen duen proteina bat ekoiztea du helburu eta Venezuelako zaldien entzefalitisaren (VEE) birusean oinarrituta dago. VEEren birusa eraldatu egin dute txertoaren bektorea izan dadin, hau da, txertoa behar den lekura eraman dezan. Hala, bektoreak txertoa nodulu linfatikoko zeluletan sartzen du, eta geneak espresarazten ditu. Ondorioz, erantzun immunea eragiten duen proteina ekoizten dute zelulek.

Txertoa hartzen dutenek ez dute VEEz edo hiesaz kutsatzeko arriskurik, gaixotasun horien birusak sortzeko behar den gene-multzorik ez dute eta.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.