Harrapakinak hautemateko nautilusaren sekretua

Nautilusak bere harrapakinak usaintzeko begien azpian organo-pare berezia du. Roger Hanlon-ek eta Woods Hole itsasoko biologi laborategiko kideek harrapakinen urratsei jarraitzeko "rinoporo" izeneko organo batzuk zituztela frogatu zuten. Ikertzaileek rinoporoak blokeatzen zituztenean, animaliek harrapakinak aurkitzeko zailtasunak izaten zituzten. Bi organoak libre zeudenean, berriz, harrapakinak 10 metro baino urrunago hautemateko gai ziren (The Journal of Experimental Biology, 203. liburukia 1.409. or.). Ikertzaileen ustetan, orain dela 400 milioi urte itsasoa menperatu zuten amoniteek eta belemniteek teknika berbera erabili zuten.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila