Haria orbitan ipini nahian

Espazioan kilometro batzuetako haria zabaltzea ez da batere erraza. Atlantis espaziuntziko astronautek 1992.go abuztuan, TTS satelite italiarra lotuta eduki ondoren gero berengandik urrunduarazi ezinik ibili ziren. Askatutako haria espazioan nola portatzen den jakiteko sistematikoki egin dira saiakuntzak. 1993. urteko martxoan 20 kilometro luzeko polietilenozko hari bat zabaldu zen. Urte bereko ekainean, berriz, 500 metro luzeko kobrezko hari bat kokatu zuten ondoan.

NASAk aurten ere martxoan Delta jaurtigailua espazioratu duenean beste saiakuntza bat egin du. Jaurtigailuaren bigarren moduluari 0,8 mm lodiko polietilenozko hari baten muturra lotu zitzaion. Haria aluminiozko 26 kiloko ontzian bilduta zegoen eta jaurtiketatik ordubetera Lurretik 351 kilometrora zegoela, aluminiozko ontzia bota egin zen. Bi ordu barru haria luzatuta zegoen eta aluminiozko ontziak hariaren tentsioa eta orientazioa adierazteko neurgailuak ditu. Hariak hautsi gabe zenbat denbora iraungo duen jakin nahi da.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.