Handiagoa ezin

Izarrek gehienezko neurri bat dute. Azken kalkuluen arabera, ezinezkoa da Eguzkiak baino 120-150 aldiz masa handiagoa izatea. Joan den mendearen hasieran, Arthur Eddington astronomoak teoria bat proposatu zuen izarrek gehienezko masa izan zezaketela azaltzeko, baina, gerora egin diren behaketen ondorioz, bazirudien oker zegoela. Orain, ordea, arrazoia eman beharrean daude astronomoak. Arches izar-multzoa aztertuta iritsi dira ondorio horretara.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila