Handi bezain ezjakin

Gauza ezaguna da iparramerikarrek geografia gutxi dakitela. Egin berri den inkesta batek aditzera eman duenez, sobietarrak ere ez omen dabiltza fin. Superpotentzia izateak auzokoei jaramonik ez egitea dakarkeela dirudi. National Geographicek argitaratutako datuen arabera, Suediarrak dira geografi kontutan ondoen dabiltzanak.

Jendeari munduko mapa batean 16 toki kokatzea eskatzen zitzaion eta lortutako emaitzak ondoko taulan laburbiltzen dira.

Zuri ere joko horixe proposatzen dizugu. Zeintzuk dira ondoko tokiei dagozkien mapamundiko zenbakiak? EEBB, SESB, Ertamerika, Japonia, Kanada, Frantzia, Pertsiar Golkoa, Mexiko, Italia, Suedia, Britainia Haundia, Hegoafrika, Mendebaldeko Alemania, Ozeano Barea, Egypto eta Viet Nam.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila