Glukosa hilgarria

Britainia Handiko helduen erdiak odolean glukosa gehiegi dutela eta bihotzekoak izateko arrisku handia dutela agertu du ikerketa batek. Ikerketa minbizia eta elikadura ikertzeko proiektu europar baten parte da eta diabetikotzat hartzen ez diren hainbat arrisku-talde badaudela utzi du agerian.

Odoleko glukosa kontzentrazioak gora egiten badu heriotza eragin dezaketen faktore denak larritu egiten direla ikusi dute ikertzaileek eta, guztien artean, bihotzekoa izateko arriskua da gehien handitzen dena. Aztertutako heriotzen % 82k odoleko glukosa-maila altuarekin zerikusia zuten, nahiz eta diabetiko izateko gutxieneko glukosa-mailaren azpitik zeuden guztiak.

Hori guztia ikusita bi ondorio nagusi atera dituzte ikertzaileek: glukosa-maila altua odol-presio altua eta kolesterola bezainbesteko faktorea dela bihotzekoetan, eta diabetikoak ez direnengan ere eragin handia duela.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.