Genomika mahastien alde

Ikertzaileek Kaliforniako mahastiak kaltetzen dituen errudunaren genoma deskodetzea lortu dute. Horrekin, gaitzari aurre egiteko bide berriak aurkitzea espero dute. Izan ere, Xylella fastidiosa bakterioak Pierce-ren gaitza sortzen du, eta, horren ondorioz, galera handiak izan dira lurralde hartan.

Mahats-landareen izerdiaz elikatzen den intsektu batzuen bidez transmititzen da bakterioa, eta, lehen, mahastizainek kaltetutako kimuak inausten zituzten gaitza kontrolatzeko. Baina 1990eko hamarkadaren hasieratik, mahats-landareen zati zaharrak ere jaten zituzten intsektuek eraso zieten mahastiei, eta ezinezkoa zen inaustea landarea akabatu gabe.

Brasilgo Sao Pauloko Unibertsitateko ikertzaileek egindako lanari esker, bakterioak landareari nola erasotzen dion aztertu ahal izango dute; beraz, konponbideak bilatzeko aukera berriak zabalduko direla uste dute.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila