Gasezko burbuilak mugimendu txikiei antzemateko

Gasezko burbuilak mugimendu txikiei antzemateko
2008/07/01 | Elhuyar
(Argazkia: G. Roa)

Bata bestearen barruan sartuta dauden gasezko bi burbuilaz eratutako sistema batean indar eta mugimendu txiki-txikiak neurtzeko sistema bat proposatu dute Estatu Batuetako Rice Unibertsitateko eta Los Alamos Laborategi Nazionaleko bi ikertzailek; diotenez, 10-10 m/s2-ko azelerazio bat neurtzeko gai izango litzateke.

Aipatutako burbuilak Bose-Einstein kondentsatu (BEC) deritzen bi agregazio-egoera dira, eta material jakin batzuk oso tenperatura txikietan jarrita lortzen dira. Kasu honetan, proposatu dute bi gas agregazio-egoera horretan jartzea, bata bestearen barruan dagoela, eta bi laser-izpiren bidez barruan dagoen burbuilari eustea (bestela, inguruan duen burbuilatik ateratzeko joera izango luke, ur-masa batean dagoen burbuila baten antzera). Laser-izpiak monitorizatuz gero burbuila txikiak egiten duen mugimendu txikiena ere hauteman ahal izango luketela diote.

Hala ere, oraindik ez dute egindako proposamena probatu; beraz, ikusteko dago diseinu horrek emango duen espero duten emaitza.

1
244
2008
7
010
Fisika
Berriak labur
7
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila