Garbi ikus daiteke urpean?

Asiako hego-ekialdeko Moken tribuko umeek garbi-garbi ikusten dute urpean. Suediako zientzialari-talde bat bertara joan da hori nola egiten duten ikertzera.

Giza begiak likido urtsu batez beteta daude, eta, horregatik, urak bezala errefraktatzen dute argia. Ondorioz, airetik jasotako argiari egiten dioten zuzenketak ez du uretatik jasotakoarentzat balio; hori dela eta, urpean objektuak fokatzeko, begi-niniak izugarri itxi beharko genituzke.

Hori da, hain zuzen, Moken tribuko umeek egiten dutena: bi milimetroko zirrikitu bilakatu arte ixten dituzte niniak, eta zehaztasunez ikusten dituzte itsas hondoko maskorrak, txirlak eta abar. Zientzialarien ustez, beharbada, gaitasun hori genetikoki transmititzen da tribuan belaunaldi batetik bestera.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila