Garaiera eta Eguzkia

Austriako ikertzaile-talde batek 500 mila gizonezkoren garaiera aztertzen eman ditu azken hilabeteak eta Nature aldizkarian argitara eman duen lanaren arabera, baliteke jaiotegunak uste baino garrantzi handiagoa izatea. Udaberrian jaiotako gizonezkoak udazkenean jaiotakoak baino garaiagoak dira, 0,6 zentimetro altuago, hain zuzen ere.

Horren arrazoia zehazki zein den ez dakite, baina lehen hipotesien arabera, umearen lehen hilabeteetako Eguzkiarekiko esposizioa zenbat eta luzeagoa izan, orduan eta aukera handiagoa mutil puska izateko; eta mutila diogu orain arte gizonezkoekin soilik egin direlako ikerketak.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila