Frantzian bizi izan ziren

Giza presentziaren aztarnarik zaharrenak ageri dira Frantziako hegomendebaldean. Zehatzago esanda, Tarn-et-Garone herriaren inguruko leitze batean aurkitu dituzte ustez gizakirik zaharrenari dagozkion aztarnak.

Hezur baten zati bat baino ez dute aurkitu, baina nahikoa dirudi horrek gure arbasorik zaharrenak bertan bizi izan zirela esateko. Karbono-14 frogaren bidez zehaztu ahal izan zenez, 47.600 urte ingurukoa da aurkikuntza, orain arteko aztarnarik zaharrenak baino 15.000 urte gehiago ditu, beraz.

Ikerketa horretaz arduratu diren adituek lau haizetara zabaldu dute berria. Antza denez, leitze berean giza presentzia baieztatzen duten objektuak eta eraikuntza-motak aurkitu dituzte. Nolanahi ere, objektu horien jatortasunaz ez dago erabateko baieztapenik.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.