Fotoien posizioa

Laserrak argia igortzeko oso aparatu zehatzak dira, noski, lanpara elektrikoarekin konparatzen baditugu behintzat. Dena den, aparatu horiekin igorritako fotoien emaria ezin da kontrolatu. Ezin da fotoiek batzuek besteekiko duten posizioa zehatz-mehatz jakin.

Kalifornian ordea, Jeff Kimble-ren gidaritzapean diharduen ikertzaile-taldeak fotoiak “estutzea” lortu du, hau da, binaka bidaiatzera behartu dituzte. Horretarako ondoko argi sorgailua eratu dute: laserretik irteten den energia altuko fotoi urdina kristal batera sartzen da eta kristalak ebakita bi fotoi gorri bihurtzen da.

Mekanismo honen bidez atomoak aldi berean bi fotoiz bonbarda daitezke. Elektroi bat horrela jotzen denean, bi fotoien eraginez energi maila handiagora igotzen da.

Bestetik, teknika honen bitartez argi-maiztasunak hertz bateko doitasunaz bereizi ahal izango lirateke, hau da, berdetik horira dagoen diferentzia (5,5 . 1013 Hz) baino hamar bilioi aldiz doitasun handiagoaz.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila