Foka detektibea

Fokak New York-eko aquariumean entrenatzen ari dira urpeko objetuak berreskura ditzan.

Bestela iruditzen bazaizu ere, argazkiko fokak ez du bere buruaz beste egiteko asmorik. New York-eko aquariumean entrenatzen ari dira urpeko objetuak berreskura ditzan. Entrenatzaileen ustetan, fokak oso baliagarriak gerta dakizkioke poliziari New York-eko portuko ur zikinetara desagertarazi asmoz jaurtikitako objetuak berreskuratzeko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila