Ezusteko fisioa

Ezusteko fisioa
2011/02/01 | Elhuyar
CERNeko ISOLDE laborategian egin dituzte esperimentuak. Arg.: CERN.

Iragarpen guztiei "muzin egin" dien erreakzio bat hauteman dute CERNen

Ezusteko fisio bat hauteman dute Genevan, CERNen partikulen fisikako laborategian. Merkurio-180 elementuaren fisioan masa desberdineko bi nukleo sortu izanak agerian utzi du asko dagoela oraindik argitzeko nukleoen eta fisioaren arloetan. Izan ere, fisio nuklearra deskribatzen duten bi ereduren arabera (likido-tantaren eredua eta geruzen eredu nuklearra), merkurio-180 atomoen fisioak simetrikoa izan beharko luke, eta, beraz, bi nukleo berdin eman beharko lituzke.

Nukleo astun bat bi nukleo arinagotan banatzeari esaten zaio fisio nuklear. Likido-tantaren ereduak ur-tantekin parekatzen ditu nukleoak, eta nukleoen energia-maila haren gainazal-tentsioaren eta protoien arteko aldarapen-indarraren araberakoa dela dio. Hala, fisioan nukleoak bi zati berdinetan banatu beharko lukeela dio.

Geruzen eredu nuklearraren arabera, fisioa gertatzen denean aukera gehiago dago atomo jakin batzuk eratzeko. Hain zuzen, nukleo egonkorrenak dituzten atomoek dute sortzeko aukera gehien. Eredu horrek dio nukleoan protoiak eta neutroiak geruzatan antolatuta daudela, eta, hortaz, protoi- eta/edo neutroi-kopuru jakinak dituztenak egonkorragoak direla. Zenbaki horiei zenbaki magiko deritze, eta hauek dira: 2, 8, 20, 28, 50, 82, 126...

Eredu horiek oinarri hartuta, CERNeko zientzialariek espero zuten bi zirkonio-90 atomo sortuko zirela merkurio-180 bakoitzetik. Izan ere, zirkonio-90 atomoen nukleoetan neutroi-kopurua magikoa da (50), eta, protoi-kopurua, erdimagikoa (40). Alabaina, rutenio-100 eta kripton-80 atomoak identifikatu zituzten merkurio-180ren fisioaren ondoren, zenbaki magikorik gabeko bi atomo.

1
272
2011
2
012
Fisika; Materialak
Albisteak
14

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.