Ezker edo eskuin, kolorea desberdin

Ezker edo eskuin, kolorea desberdin
2006/02/01 | Elhuyar
(Argazkia: Artxibokoa)

Kolore bat ezkerrean edo eskuinean ikusi, desberdin hautematen dela ikusi dute Kaliforniako Unibertsitateko adituek. Ondorio horretara iristeko, kolorearen pertzepzioa hizkuntzarekin lotu dute.

Garunean gehienbat ezker-hemisferioan prozesatzen dira, bai hizkuntza eta bai begiaren erretinaren ezkerraldeak jasotzen dituen seinaleak. Erretinaren ezkerraldean eskuinean dauden objektuak jasotzen direnez, eskuinaldeko koloreak hizkuntzaren eraginpean daudela pentsatu zuten ikertzaileek.

Hipotesi hori frogatzeko, hainbat laguni irudi batzuk jarri zizkieten: oro har, zirkuluan jarritako lauki berde batzuk ziren; tartean, lauki urdin bat edo beste berde-tonu bateko bat zegoen, ordea, eta lauki hura bereizteko zenbat denbora behar zuten neurtu zuten. Bereizi beharreko laukia ezkerraldean zegoenean, denbora-tarte berdina behar zuten lauki urdina zein tonu desberdineko berdea bereizteko; eskuinaldean zegoenean, ordea, lauki urdina azkarrago bereizi zuten.

Ikertzaileek azaldu dutenez, urdinak eta berdeak izen desberdina daukatelako bereizten dira errazago. Izan ere, errepikatu egin zuten froga hura bera hizkuntzaren eremua lanean ari zela, eta ez zuten alderik ikusi koloreak bereizteko garaian.

Berriak labur
12
1
217
2006
2
030
Anatomia/Fisiologia; Biologia
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila