Ez zen elefante nano bat. Mamut nano bat zen

ez-zen-elefante-nano-bat-mamut-nano-bat-zen
Ezkerrean M. creticus elefante moderno batekin eta pertsona batekin alderatuta. Eskuinean, DNA-analisien bidez proposatutako eboluzio-bidea: lerro urdina mamutetatik dator eta gorria elefanteetatik. Arg. Poulakakis N et al. Biol. Lett. 2006;2:451-454

 

Metro bat pasa neurtzen zuen, duela 800.000 urte bizi izan zen, Kretan, eta duela ehunen bat urte aurkitu zituzten haren lehen aztarna fosilak. Aurkitutako hortzen ezaugarri batzuk mamutarenak izan arren, Mediterraneoko elefante pigmeoen multzoan kokatu zuten animalia. Baina fosil haiek eta iaz aurkitutako beste hagin bat berriz aztertu ondoren, ikertzaileek ondorioztatu dute benetan mamuta zela, Proceedings of the Royal Society aldizkarian berri eman dutenez. 2006an argitaratutako DNA-analisi batek ere gauza bera iradokitzen zuen.

Mamuthus creticus berrizendatu dute, eta inoizko mamut espezierik txikiena bilakatu da automatikoki, uharteetan eman ohi den nanismoaren muturreko adibide bat. Gaur egungo elefante jaio berrien pareko tamaina zuten espezie hartako mamut helduek.


Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Gipuzkoako Foru Aldundia
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.