Euskal Herriko lehorreko zein itsasoko flora eta fauna

Euskal Herriko lehorreko zein itsasoko flora eta fauna
2007/11/01 | Elhuyar

Eusko Ikaskuntzak ADEVE galtzear dauden espezieen defentsarako elkartearen funts bibliografikoa zabalduko du Interneten: Euskal Herriko lehorreko zein itsasoko fauna eta florari buruzko zein bertako natura-guneei buruzko 80 argitalpen baino gehiago ditu euskaraz. Gai horren inguruan dagoen funts osatuena da, oraingoz; Euskal Herriko biodibertsitatearen 10.000 orri baino gehiago eta 12.000 argazki inguru ditu. Gainera, Naturaren Ahotsa argitalpen elebiduneko eta euskaraz bi hiletik behin argitaratzen den Euskal Herriko Natura aldizkariko edukiak ere zabalduko dira.

1
236
2007
11
027
Bibliografia
Berriak labur
13
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila