Europako nekazal politikak ingurugiroa kaltetzen du

Naturako Mundu-Fundazioak, Europako Ekonomi Elkarteko nekazal politika salatu du. Txosten batean dioenez, delako politikak ez du batere zaintzen ingurugiroa, eta beraz, ingurugiroa kontutan hartuko duen nekazal politika aurrera eramatea aholkatzen dio EEEri.

NMFren aholkuz, lurra ingurugiroaz kezkaturik lantzen duten nekazari pobreentzat EEEk ematen dituen diru-laguntzak %25etik %80ra bitartean handitu beharko lirateke.

Europako lurrak hainbeste denbora daramate intentsiboki lantzen, ezen oso zaila gertatzen bait da "habitat natural"ari buruz hitz egitea. Mendebaldeko Alemanian adibidez, 581 landare-espezie desagertzeko arriskuan daude. Hauetatik 173 lurren drenajeagatik, 89 herbizidengatik eta 56 ongarriengatik daude galtzear. Hemen estatu bateko adibidea bakarrik azaldu badugu ere, Europa osoko estatuetan agertu dira arazoak. Izan ere, deforestazioa areagotu egin da estatu guztietan.


Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.