Europako basoez kezkatuta

Europako hogeita hamar herrialdetako basoetan 600.000 zuhaitz baino gehiago ikertu ondoren atera dituzten ondorioak kezkagarriak dira.

Europako Batzordeak aginduta, Europako hogeita hamar herrialdetako basoetan 600.000 zuhaitz baino gehiago ikertu dira eta ondorio kezkagarriak atera dituzte. Laurdenak baino gehiagok % 25ekoa baino hosto-galtze handiagoa du eta % 10ek hostoetako dekolorazioa % 10eko baino handiagoa.

Beroak, airearen poluzioak, parasitoek eta abarrek arbola-mota guztiak kaltetu dituzte, hasi Mediterraneo aldeko haritzetatik eta Poloniako zuhaitz erretxinatsuetaraino. Berri on bakarra eman du aditzera txostenak: lurrean eta hostoetan egon ohi den sufre kantitateak behera egin du.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila