Esnea edateko gaitasunaren eboluzioa, geneetan

Esnea edateko gaitasunaren eboluzioa, geneetan
2007/02/01 | Elhuyar
(Argazkia: X. Iturria)

Heldu asko ez dira laktosa digeritzeko gai, eta, beraz, esneak kalte egiten die. Beste batzuentzat, aldiz, esnea oinarrizkoa da elikaduran, adibidez, Europa iparraldeko herrientzat. 2002an egindako azterketa genetiko batean, frogatu zuten hango biztanleek mutazio bat dutela laktasa entzima kodetzen duen genean, eta horri esker direla laktosa digeritzeko gai.

Hala ere, esnea edaten duten beste populazio batzuek, Afrikako herri ganaduzaleek esaterako, ez dute mutazio hori. Misterioa argitzeko, Marylandeko Unibertsitateko ikertzaileek azterketa genetikoak egin dituzte Tanzanian, Kenyan eta Sudanen. Hala, ikusi dute beste hiru mutaziok eman dietela laktosa digeritzeko gaitasuna. Horietako bat, gainera, nahiko berria da, baina horixe da hedatuena.

Ikertzaileen esanean, kulturak genoman duen eraginaren adibide adierazgarria da esnea digeritzeko gaitasuna hainbat bidetatik lortu izana eboluzioan.

1
228
2007
2
003
Genetika; Anatomia/Fisiologia; Osasuna
Berriak labur
4
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.